Bost film ikusi ahalko dira Aquarium Itsas Film Festibalean
Aste Nagusian Donostiako Aquariumak itsasoari buruzko zinemaldi bat eskaintzen du urtero bezala, abuztuak 15etik abuztuaren 19ra. Filmeak goizeko 12:00etan ikusi ahalko dira Aquariumeko Auditorioan eta sarrera doakoa izango da. Ekintza honen helburua jendeak itsasotik hurbilago dagoen esperientzia ezagutzea eta bizi ahal izatea da, horregatik, filmek itsasoa izango dute gai bezala. Astean zehar ikusi ahalko diren filmak honako hauek dira: astelehena 15, Borja Agote surflariaren kronikak; asteartea 16, Itsasoiko Itsasotik Sasoikoa; asteazkena 17, Kantauri Basatia; osteguna 18, Indiako Flota; eta ostirala 19, Donostiako Aquariumeko Barrunbeak.