Hegazti-gripea duen zanga bat jaso dute Donostian
Basozain batzuek Donostiako Aquariumetik gertu jaso zuten zanga batek hegazti-gripea duela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak. Basozainek herritarrek emandako abisuari esker jaso zuten hegaztia eta, ondoren, Basabizi Gipuzkoako basafaunara eraman zuten eta han jarraitzen du isolatuta beste izaki bizidunei ez kutsatzeko. Jasotako zangak H5N1 Patogenotasun Handiko Hegazti Gripe kasua baieztatu ostean, osasun agintariak hegaztien sektorearekin harremanetan jarri dira behar diren neurriak hartzeko, bereziki, eskortako hegaztiak eta hegazti basatiak kontaktuan ez egoteko. Osasun agintariek gainera, kontsumorako hegaztien kasuan badaezpadako neurriak hartzea eskatu dute “gaixotasuna zabaltzeko funtsezko zeregina” izan dezaketelako. Aurten Gipuzkoan hegazti-gripea duen hirugarren kasua izango litzateke Donostiako zangarena, maiatzean Matxinbentan eta Aiako Harrietan bi saitan aurkitu baitzen gaixotasuna.