Parte Zaharrean Bizik lapiko-jotze bat egin du Nautikoko nasako eskaileren egoera salatzeko
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkarteak Nautikoko nasan lapiko-jotze bat egin du du itsasora jaisteko eskaileren egoera salatzeko. Eskailerak 10 hilabetez itxita egon dira eta orain txirlaz beterik daude. Parte Zaharrean Bizik azpimarratzen du egoera “negargarria” dela eta uda honetan jende asko zauritu egin dela txirlek oinetan eragiten dituzten zauriengatik. Udalari eskailera horiek garbitzera deia egin diete goizean Nautikoko nasan lapiko-jotze baten bitartez eta pankarta batzuk erakutsi dituzte eskailerak nork garbitu behar dituen galdezka. Ondoren, eskaileretako txirla batzuk kendu dituzte jendea hondartzatik eskaileretatik irteten ari zen bitartean ez zauritzeko eta lapiko eta mailu edo koilara batzuekin soinua egiten hasi dira Udalak haien aldarrikapena entzun dezan.
Hemen ikusi dezakezue protestaren bideoa: