Arrauning-ek bere Aste Nagusia antolatu du Urumea ibaian

Arrauning Elkarteak bere Aste Nagusi propioa antolatu du Urumea ibaian, abuztuak 13tik 21era, astelehena 15 izan ezik. Egitasmo honetan, hainbat jarduera antolatu dira ibaian zehar egin ahal izateko eta denak Arrauning-ek alokatzen dituen kanoetan egingo dira. Urumeako Aste Nagusia abuztuak 13an hasiko da goizeko 11:00etan ibaia garbitzeko jarduerekin. Abuztuak 14an berriz, arratsaldeko 17:00etan Arrauning Txotx izeneko ekintza antolatu da eta bertan parte hartzen dutenak kanoetan Astigarragaraino joango dira eta han sagardo trago batzuk hartuko dituzte. Abuztuak 16an, astearteko 11:00etan, Arrauning Guau izeneko jarduera antolatuko da eta ibaietik kanoetan txakurrekin paseo bat ematean datza. Abuztuak 17an, Iker Laurobak kanoa baten gainean ibaian zehar zuzenean musika joko du gaueko 20:00etan eta datorren egunean, 18an, ordu berean, Iker Zubeldiak eta Sustrai Kolinak bertso saioa izango dute kanoa gainean. Abuztuak 19, udaleko Aste Nagusiko azkeneko egunean, 22.00etan kanoa batean suak ikusteko aukera egongo da Urumea ibaitik. Amaitzeko abuztuak 20 eta 21ean irteera gidatuak antolatuko dira eta Arrauning-ek azaltzen du irteera guztiak Jose Antonio Agirre zubitik egingo direla. Kanoen alokairua abuztuaren 13an 12:00etatik 21:00etara izango da eta gainontzeko egunetan 11:00etatik 14:00etara.