Aste Nagusian errepideak moztuta egongo dira Erdialdean 21:00etatik 00:00etara

Abuztuak 13tik 20ra 21:00tik 00.00ra errepide itxierak eta garraio zerbitzuen aldaketak egongo dira Erdialdean. Bulebarra egunero 18:30etatik 00:00ak arte itxita egongo da abuztuak 13an izan ezik, 17:00etatik aurrera itxiko dela, eta abuztuaren 16a ezik, Bizikleta Festa dela eta 15:00etan itxiko dela. Egunero, 00:00etatik aurrera garraio publikoa eta ibilgailuak Bulebarretik ibili ahal izango dira. Erdialdeaz eta Bulebarraz gain, Saguesen eta Matia kalean ere errepide itxierak egongo dira, Saguesen 20:45etatik 02:30etara eta Matia kalean soilik abuztuaren 17an itxiko da, 17:30etatik 21:30etara, buruhandiak direla eta. Garraio publikoari dagokionez, autobusen kasuan, Dbusek autobus zerbitzuak indartuko ditu eta abuztuaren 14an, igandean, Ama Birjinaren Egunaren bezperan Gautxori zerbitzua gau osoan zehar emango da. Taxiek berriz, Udaletxearen ondoan dagoen Bulebarreko geltokian ez dute zerbitzurik emango eta Idiakez kaleko geltokiak 24 orduko zerbitzua izango dute Aste Nagusi osoan.