Donostiako herritar bat zendu da Santoñako Berria hondartzan

54 urteko Donostiako herritar bat zendu zen atzo, hilaren 10ean, Santoñako Berria hondartzan (Kantabria, Espainia), uretan zegoenean bihotz-biriketako gelditze bat izan ostean. Gurutze Gorriko sorosleek uretatik atera zuten, baina ez zuten suspertzea lortu, eta han hil zen.
061-eko osasun langileak eta Kantabriako Gobernuaren helikoptero medikalizatua ere bertaratu ziren, baina ezin izan zuten biktimaren bizitza salbatu. Helikopteroa azkar iritsi zen hondartzara, gertuko sute baten itzalketa lanetan baitzebilen. Gorpua Guardia Zibilaren eskuetan gelditu da.