'Oporrak Bakean' programan parte hartu duten haurrei harrera egin die udalak

Donostiako Udalak ‘Oporrak Bakean’ programan parte hartu duten hamar haur sahararrei harrera egin die Udaletxean. Pandemia dela eta azkeneko bi urteetan programa bertan behera gelditu zen eta aurten bueltatu egin da. Uda honetan bost mutil eta bost neska iritsi dira eta Donostiako lau familiek haien etxeetan hartu dituzte hainbat elkarteren laguntzarekin. Programaren helburua haur sahararrek uda basamortutik eta errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzea da, eta aldi berean, familia euskaldunek Herri Sahararra laguntzea eta beste kultura batekin elkarbizitzeko aukera izatea. Udaletxean egin den harreran Eneko Goia alkatea, Ane Oiarbide Berdintasun, Elkartasun eta Eskubide Zibileko zinegotzia eta udal talde ezberdinetako zinegotziek parte hartu dute.