Arratsaldean Aste Nagusiko barrakak irekiko dituzte Pasealeku Berrian
Pasealeku Berriko barrakak irekiko dituzte arratsaldean abuztuaren 22rarte. Barraken prezioa 3,85 eurokoa izango da helduentzat eta 2,75 eurokoa haurrentzat, baina gaur, lehenengo egunean, eta abuztuaren 22an, azkeneko egunean, 2,20 euroko prezioa izango dute. Dena den, 13 euroko abonamendu bat egongo da, sei fitxa ekartzen dituena, norbaitek barraka askotan igo nahi badu. Aurten hogeita hamar barraka egongo dira, aurreko urtean baino lau gehiago, eta urtero bezala, Barku Bikingoa, Kangurua, autotxokeak edo tonbola egongo dira. Aldaketa batzuk ere egongo dira. Batetik, ez dute noriarik jarriko bere kokapena zaila delako eta gastu handia suposatzen duelako, eta bestetik, barraka berriak egongo dira, adibidez, Coco-Bongo izena duen bat, adrenalina zaleontzat aproposa izango dena. Goizean kamioi ugarik Pasealeku Berrian jarraitzen zuten azken prestaketak egiten, jendea handik ibiltzen ari zen bitartean, arratsalderako denak prest egon daitezen.