Bi gizon atxilotu dituzte Donostiako Erdialdeko etxe batean lapurtzeagatik
Ostegunean, ordu txikitan, bi gizon atxilotu zituzten Donostiako Erdialdeko etxe batean 6.000 euro eta zenbait bitxi lapurtu omen zituztelako. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, bizilagun batek ertzainei abisatu zien ondoko etxean jarrera susmagarria zuten bi gizon zeudela eta etxe horretara joan ziren ertzainek sarraila hondatuta zegoela ikusi zuten eta etxe barruan ez zegoela inor. Lapurreta gauzatu zen lekuan 41 eta 49 urteko bi gizon aurkitu zituzten eta miaketa prozesuan , haien motxiletan, sarrailak bortxatzeko erabiltzen diren tresnak eta eskularruak zituzten eta horretaz gain, 6.000 euro eta zenbait bitxi eramaten zituzten. Horren ondorioz, bi gizonak atxilotuak izan dira eta Donostiako guardiako epaitegiak eramango du kasua.