Itaiak ziztaden aurkako manifestazioa antolatu du bihar eguerdian Bulebarrean
Aste Nagusia hastear dago eta Itaiak, bihar eguerdian, ziztaden aurkako manifestazioa antolatu du Bulebarrean. Agerraldia 12:30etan izango da, eta erakundeak adierazi duenez, “Aste Nagusia erasoak emateko testuinguru egokia izanik, indarkeria matxista forma ororen aurrean jarrera irmoa erakutsi eta antolatzeko beharra azpimarratzeko aterako gara”. Itaiak erabiliko duen leloa Ziztadarik ez! erasoen aurrean babesa antolatu izango da.