La Primitiva zozketak ia 52.000 euro banatu ditu Donostian
Osteguneko, hilaren 11ko, La Primitiva loteria zozketak 51.971 euroko sari bat banatu du Donostian; zehazki, Altzako Arrizar auzuneko 12. zenbakiko loteria dendan balioetsi dute saridun billetea. Zozketako bigarren kategorian, lau zenbaki saridun agertu dira, eta horietako bat da Altzakoa.
Bestalde, Gipuzkoan beste loteria sari bat ere banatu zuten ostegunean, Espainiako Loteria Nazionaleko bigarren saria Andoainen balioetsitako billete batek eskuratu baitzuen. Saridunak 6.000 euro jasoko ditu.