Parte Zaharreko kasinoko langileak lan baldintza hobeak eskatzeko mobilizatuko dira
Kale Nagusian dago Kursaal kasinoa. Parte Zaharreko Kursaal kasinoko langileak euren lan baldintzen alde mobilizatuko dira Donostiako Aste Nagusian, eta, besteak beste, soldatak KPI-aren arabera igotzeko eskatuko dute. Zehazki, hiru elkarretaratze egingo dituzte: larunbatean, igandean eta astelehenean, 17:00etan, kasinoaren aurrean. Kasinoak 66 langile ditu, eta langile batzordea bostek osatzen dute: ELA sindikatuko lauk eta LABeko batek.


