'Estankea' bere egin dute aurten ere Traganarruek
Donostiako Piratek astelehenean abordatuko dute berriz ere Donostia, baina Traganarruak kofradiakoek Intxaurrondo abordatu dute dagoeneko. Urteroko legez, Estankea Abordatu Eguna antolatu dute, eta Bernart Etxepare plazan bildu dira eguerditik.
Herri bazkaria egin dute lehenengo, giro ederrean, eta digestioa aurreratuta zutenean, plazako urmaela, estankea deitzen diotena, abordatu dute haur, gazte zein helduek. Ondoren, haurrak uretan jolasean aritu dira, Traganarruek Pirata Bihurriak kofradiako kide batzuen laguntzaz antolatu duten txirrista jolasekin.
Jarraian, arratsaldeko irudien bilduma eta bideoa ikus ditzakezue: