Ziztada bidezko lau eraso ikertzen ari dira Donostian
Ziztada bidezko lau eraso matxista salatu dituzte Aste Nagusiaren lehenengo egunean Donostian, eta Ertzaintza eta Udaltzaingoa eraso horiek ikertzen ari dira, Donostiako Udalak emandako informazioaren arabera. Parte Zaharrean gertatu dira erasoak, eta kasuetako batean biktimak salaketa formala aurkeztu du poliziaren aurrean.
Horrez gain, udalak jakinarazi gizon bat atxilotu dutela bart emakume bati ukituak egiteagatik, Bulebarrean, 04:00ak aldera. Bestalde, bost lagun atxilotu dituzte borroka egiteagatik, eta beste bat polizia agenteak erasotzeagatik.
18:00etan, elkarretaratzea
Eraso matxista horien aurrean, udalak adierazpen bat plazaratu du, erasoak “erabateko irmotasunez gaitzesteko”, eta nabarmendu du “indarkeria matxistak eragindako beste gertaera bat” izan dela.
“Babesa eta elkartasuna” helarazi die biktimei zein haien gertukoei, eta udalaren zerbitzuetara jo dezaketela gogorarazi die.
Horrela, herritarrak deitu dituzte 18:00etan Alderdi Ederren egingo duten elkarretaeatzean parte hartzera.