Festara! eta Estankearen abordatzea Aste Nagusiaren bigarren egunean
Aste Nagusia atzo hasi zen eta gaurko egun osoan zehar jarduera ugari daude antolatuta bigarren egun honetan. Udalak antolatu duen Aste Nagusian Erraldoi eta Buruhandiak, Donostiako Orfeoiarekin Salbe Nagusia edo Festara! izango dira egitarauko jarduera aipagarrienak. Aste Nagusi Piratan berriz, Traganarruen kofradiaren bazkaria egongo da Intxaurrondon eta Bernart Etxeparen plazan Estankearen abordatzea antolatuta dago.
Jarduera horietaz gain, beste ekintza ugari antolatu dituzte bai Donostiako Piratek eta bai Donostiako Udalak; jarraian, igandeko bi egitarauak kontsultatu ditzakezue:
Aste Nagusi Pirata
- 12:00: Bisita gidatua Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearekin.
- 14.00: Traganarruen kofradiaren bazkaria Intxaurrondon, Bernart Etxepare plazan.
- 16:00: Adin guztietarako jolasak, Bernart Etxepare plazan
- 16:30: Mus txapelketa, Trinitate plazan.
- 17:00: Estankea abordatu, Bernart Etxepare plazan.
- 19:00: Erromeria muxikoekin, Flamenka gunean.
- 20:00: Afariak Trinitate plazan.
- 21:30: Physis vs Nomos, Flamenka gunean.
- 23:05: Dultze Meneo, Trinitate plazan.
- 00:30: Kerobia, Flamenka gunean.
Udalak Antolatutako Aste Nagusia
- Egun osoan zehar: PUZGARRIAK Katalunia plazan.
- 11:00: BIZIKLETA ETA PATINETAN JAIGIRO MARTXA. Irteera eta helmuga Katalunia plazan.
- 09:00-20:00: ASTE NAGUSIKO XVII. HONDARTZA BOLEIBOL TXAPELKETA Zurriolako hondartzan.
- 12:00: EUSKALDANTZA MUXIKOAK Boulevardeko kioskoan. Musikariak: Jeiki Hadi Taldea
- 13:30-14:30: THE FAKE COUSIN, Rithm & Blues Kursaaleko Erizainen plazan.
- 16:00-19:00: EGURREZKO JOKU ERRALDOIAK Katalunia plazan.
- 16:00-19:00: ITSAS HONDOA GARBITZEA ETA URPEKARITZA-BATAIOAK Nautikoko terrazan.
- 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIK Erdialdean. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira.
- 18:30: ANTIGUA BAND Txaranga Antigua auzoan.
- 18:30: GAUERDI Txaranga Gros auzoan.
- 19:00: ESKULANGINTZA AZOKA: KEMARONTE taldearen kontzertua Zuloaga plazan.
- 19:00: Musika Hamabostaldia. G. DONIZETTI-ren “LA FILLE DU RÉGIMENT” Euskadiko Orkestrarekin eta Easo abesbatzarekin, Kursaal Auditorioan.
- 19:30: MAGALLONGO ARTE ETA MUSIKA ELKARTEAREN BANDA (ZARAGOZA) Boulevardeko kioskoan.
- 19:30: SALBE NAGUSIA, Koruko Andra Mariaren Basilikan, DONOSTIAKO ORFEOIAREKIN.
- 20:00: THE FAKE COUSIN, Rithm & Blues Kursaaleko Erizainen plazan.
- 20:00: GOIZALDI DANTZA TALDEA, folklorea Konstituzio plazan.
- 22:45: SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO 57. LEHIAKETA Kontxako badian. DANCE OF FIRE FIREWORKS (Ukraina).
- 23:30: ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA. Irteera: Miramar kaletik.
- 23:30: AGIRREN orkestra, dantzaldia Easo plazan.
- 23:30: DESASTRE taldea, rock musika Boulevardeko kioskoan.
- 23:30-03:30: KURSAAL GUNE ZABALA. DJ GAUA: LEA Kursaaleko Erizainen plazan.
- 23:45: LA M.O.D.A., pop-rock, folk, bluesmmusika Tomas Alba plazan (Sagues).
- 23:45: Festara!: Amaran Aitzol parkean Goratzar abesbatza; Antiguon Alfonso XIII plazan Luberri Abesbatza; Parte Zaharrean Koruko Ama Birjinaren plazan Gaztelubideko abesbatza.