Karmele Gisasolak irabazi du Uliako Harria, eta Mikel Lopetegik Igeldokoa
Aste Nagusiko ohiko herri kiroletako lehiaketetako bi egin zituzten larunbatean: Uliako Harria eta Igeldoko Harria harri jasotzaileen lehiaketak. Lehenengoan, Karmele Gisasola mallabitarra izan zen garaile, harria hamasei aldiz altxatuta. Aldiz, Igeldoko Harria Mikel Lopetegi Urra-k irabazi zuen, hamazazpi jasoaldirekin.
Uliako Harrian hamar kirolarik hartu zuten parte, eta Ainitze Zumeta izan zen bigarren, hamahiru jasoaldirekin, eta Lierni Osa hirugarren, hamabirekin. Igeldokoan, sei kirolari lehiatu ziren, eta Jokin Eizmendi eta Paulo Azpiazu izan ziren bigarren eta hirugarren sailkatuak, hamabost eta hamalau jasoaldirekin, hurrenez hurren.