Amara Berriko haurtxoko eta gazteleku berriak udazkenerako zabaltzea aurreikusten dute
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Diseño Interiorismo Informatica Oficinas SA enpresari adjudikatu dio Amara Berriko haurtxoko eta gazteleku berriak altzariz hornitzeko kontratua, eta esku hartze horrekin amaiera emango diote Amara Berriko haurtxoko eta gazteleku berrien proiektuari. Horrela, Eneko Goia alkateak azaldu duenez, espero dute udazkenean ireki ahal izatea instalazio berriak, baita Ferrerias plazan dauden behin-behineko instalazioak kentzea ere.
Adjudikazioak 28.677 euroko aurrekontua du, eta enpresak hogei egun izango ditu altzariak entregatzeko, udalaren eskaera jasotzen duen unetik aurrera.