Bizikleta Festaz gozatu dute 200 haur inguruk
Donostiako Klasikoak eta Euskal Herriko Itzuliak etorkizuna dute, argi gelditu da hori astearte arratsaldean Bulebarrean. Donostiako Festakek antolatuta, 5 eta 10 urteko 200 bat haurrek hartu dute parte Aste Nagusiko Bizikleta Festan (gehienak 5 eta 7 urte artekoak), giro ederrean.
Txandetan egin dituzte lasterketak, eta batzuek ziztu bizian zeharkatu dute Bulebarra; nahiko lukete heldu askok horren azkar ibili bizikletan. Gainera, helmugara iristean sari bikaina zuten: izozki gozo bat! Denek amaitu dutenean, hiru bizikleta zozkatu dituzte parte hartu duten haur guztien artean, eta irabazleek Jon Insausti Jaietako zinegotziaren eskutik jaso dituzte euren bizikleta berriak, aurpegian harridura bezain beste poztasun zutelarik.
Jarraian, Bizikleta Festako irudi bilduma ikus dezakezue: