HZ Gizekimenak enpresak eskainiko ditu Kontadores zentroko zerbitzuak aurrerantzean
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak HZ Gizekimenak S.L. enpresari adjudikatu dio Bidebietako Kontadores zentroko zerbitzuak eskaintzeko kontratua. 153.123 eurokoa da kontratuaren prezioa, eta aipatu enpresak 2024ko ekainaren 30era arte eskainiko du zerbitzua. Luzapen bat ere izan dezake kontratuak, 2024ko irailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era artekoa.