Julen Alberdik irabazi du Urrezko Kopa
Julen Alberdi, Urrezko Kopa ospatzen. (Argazkia: Donostiako Festak) Astelehenean egin zuten Donostiako Aste Nagusiko Urrezko Kopa aizkolari txapelketa, eta Julen Alberdi Txikia IV aizkolariak irabazi zuen, lehia estu baten ostean. 33:04.49 minutuko denbora behar izan zuen bere enborrak mozteko.
Atzetik gelditu ziren Iker Vicente (33:52.08), Mikel Larrañaga (35:26.29), Hodei Ezpeleta (39:05.63) eta Aitzol Atutxa (43:38.19), ordena horretan.
