Ziztadak egiteagatik susmagarria den gizon bat Kursaaletik kanporatu dute bart
Atzo Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ziztadak egiteagatik susmagarria den gizon bat Kursaaleko terrazetatik kanporatu zuten. Gauean, 00:00ak aldera, pertsona talde batek gizon bat identifikatu zuten, bere irudia sare sozialetan ikusi zutelako, ziztadak egiteagatik susmagarria delako. Ertzainek eta udaltzainek berehala esku hartu zuten eta Kursaaletik kanporatu zuten. Susmagarria den gizonari araketa egin zioten eta ez zuten inolako tresnarik edo sustantziarik antzeman. Udaltzaingoak ikerketa bat hasi du gertatutakoa argitzeko, eta herritarren laguntza eskatu du, norbaitek horretarako informazioa badu beraiekin kontaktuan jartzeko.
Sare sozialetan gertakariaren inguruko irudi batzuk zabaldu dira, baina gaiaren inguruan galdetuta, Eneko Goia alkateak “zuhurtziaz” jokatzera deitu ditu herritarrak, eta Udaltzaingoaren ikerketa zertan den ikusi behar dela nabarmendu du.