Bikotekideari labanaz eraso egitea leporatu zioten gizona espetxera bidali dute
Amara auzoko etxebizitza batean bikotekide ohia labanaz zauritzea egotzi zioten 26 urteko gizonezkoa espetxera bidali du epaileak. Labankada igande goizean izan zen eta etxebizitzara heldu zen patruilak lepoan eta bizkarrean zauri larriak zituen emakume bat aurkitu zuten. Bertan gizonezko bat ere zegoen eta honek ebaki batzuk zituen beso batean. Emakumea ospitalera bidali zuten, zaurien larritasuna zela eta, eta gizonezkoa atxilotu egin zuten etxebizitzan emakumea erasotzeko erabili zen labana aurkitu baitzuten ertzainek. Erabakia epailearen esku utzi zuten, eta honek atzo, gizonezkoa espetxeratzea erabaki zuen.