Donostiarrak irabazi du Aste Nagusiko estropada
Donostiarrako neskek astindu dute Aste Nagusiko Bandera. (Argazkia: Jabier Estebanez) Aste Nagusiko emakumeen IV. Bandera jokatu zuten atzo Urumea ibaian, eta bandera etxean gelditu zen, Donostiarrak irabazi baitzuen, 11:11.93 minutuko denbora eginda. Arraunlariek Jon Insausti Jaietako zinegotziaren eskutik jaso zuten bandera.
Hibaika izan zen bigarren (11:20.62), Zarautz hirugarren (11:35.80), Zumaia laugarren (11:37.44) eta Hernani bosgarren (11:59.40).


