Easo plaza lepo bete dute bertsolariek
Maialen Lujanbio, Asier Azpiroz 'Azpi' Unai Gaztelumendi eta Nerea Elustondo izan dira bertsolariak.
Aste Nagusi erdia igaro da eta gaur goizean jende ugari bildu da Easo Plazan Maialen Lujanbio, Asier Azpiroz Azpi, Unai Gaztelumendi eta Nerea Elustondo bertsolariak entzutera. Ekitaldia 12:30etan hasi da, goiz eguzkitsu batean, eta Easo plazan jarri diren ahulki guztiak hasieratik beteta egon dira, baita inguruko banku edo eserleku guztiak ere. Bertsolariak oholtzara txalo zaparrada batekin igo dira. Unai Elizasu aritu da gai jartzaile lanetan eta usoei buruz, kazetaritzari buruz, Donostiari buruz, pisu turistikoei buruz eta eraso matxistei buruz (bortxaketak, ziztadak) abestu dute. Gai batzuetan, Donostia ala pisu turistikoei buruz, adibidez, barre-algarak entzun egin dira. Ordu bat eta erdi inguru iraun du ekitaldiak eta minutuero jende gehiago hurbiltzen zen Easo plazara bertsoak entzutera. Ostiralean, Easo plazan, ordu berean beste bertso saio bat egongo da. Bertan, Maider Arregik, Beñat Gaztelumendik, Amaia Agirrek eta Amets Arzallusek parte hartuko dute eta Uxune Areizagak egongo da gai jartzaile lanetan.