Piraten Eguneko herri bazkari jendetsua, iruditan
Pasatu da dagoeneko Aste Nagusi Pirataren erdia, eta iritsi da Piraten Eguna. Goizean hasi dira eguna ospatzen Parte Zaharreko kaleetatik egin duten kantujira eder bezain jendetsuarekin. Auzoa (are gehiago) jai giroan murgildu dute kantujiran parte hartu duten piratek, baina aski jakina da oturuntzarik gabe ez dagoela jairik. Beraz, arratsaldeari eta gauari aurre egin ahal izateko, Flamenkara joan dira jarraian, herri bazkari jendetsua egiteko.
Kalian gora piratak! #IzanPirata #ANPirata22 pic.twitter.com/Yre1pSgxy8
— Donostiako Piratak (@izanpirata) August 17, 2022
Gainera, ez da edozein bazkari izan, Donostiako Piraten 20. urteurreneko herri bazkaria izan baita; hain justu, denak urteurreneko kamisetarekin joan dira. Giro ederra izan da bazkarian, Piratek euren sareetan argitaratu dituzten bideoetan ikus daitekeen moduan.
Joseba Parron San Sebastian argazkilaria han izan da, eta IRUTXULOKO HITZA-k irudi bilduma osatu du egin dituen argazkiekin: