Arkaitzerrekak kutsatuta jarraitzen duela salatu dute
Uztailaren erdialdean salatu zuten Zubietako erraustegia Arkaitzerreka errekastoa kutsatzen ari zela, isurketa toxiko batekin. Hilabete pasatu da ordutik, baina erraustegitik ateratzen den hobitik kutsadura ateratzen da oraindik Arkaitzerrekara, herritar batek bideo baten bidez salatu duenez.
Bideoa asteazkenean, hilaren 17an, grabatutakoa da, eta hobitik aparra ateratzen dela ikusten da. “Hemen dabiltza ikertzen Urak erakundekoak, badakigu bizpahiru egunean behin etortzen direla. SGS enpresakoak ere ikertzen dabiltza, eta GHK-koak ere hemen dabiltza gora eta behera, baina hemen denak isil-isilik daude”. Herritarrak ontzi batean ura hartzen du bideoan, eta ura gardena bada ere, hainbat partikula ikusten dira. Era berean, errekastoaren hondoan ere kutsadura gelditu dela salatu du herritarrak. Jarraian, bideoa ikus dezakezue: