Bizifesta pirata bertan behera gelditu da
Donostiako Piraten Traganarrua kofradiak aurtengo Bizifesta pirata bertan behera utzi behar izan du eguraldi txarrarengatik. Bizifestan Traganarruek bizikletak hartzen dituzte eta donostiako auzoetatik ibiltzen dira giroa zabaltzen. Aurten egin behar zuten ibilbidea Antiguako Txantxarreka gaztetxetik hasi behar zen eta hortik Donostiako leku askotara joan behar zuten, Antigua, Erdialdea, Parte Zaharra, Gros eta Intxaurrondo, esate baterako. 2019tik ezin izan da Bizifesta pirata egin pandemiagatik eta orain eguraldi txarrarengatik.
Jarraian 2019ko Bizifesta pirataren bideoa ikusi dezakezue: