Erdialdeko lokal batzuk urez bete dira bart gauean
Azken orduetan jasandako euriteek Donostiako Erdialdeko lokal batzuk urez bete dituzte. Atzo gauetik alerta gorrian gaude eta Aste Nagusiko suak eta kontzertuak bertan behera uzteaz gain, Erdialdeko lokal batzuk urez bete dira, ura 30 zentimetrotako altuerara iritsiz eta haien sotoetan kalteak eraginda. San Martzial eta Bergara kaleen artean dauden establezimendu asko urez bete dira eta suhiltzaileak leku horietara hurbildu dira ura kentzeko. Easo plazako Casa Casa Javier tabernan ere ura sartu da, eta sarreran, komunean eta sukaldean putzuak aurkitu dira. Langileak gaur ura kentzen egon dira. Bestalde, lokalak ez dira euriteak jasan dituzten bakarrak. Atzo gauean euriteak uholdeak sortu zituen Kontxako pasealekuan eta Clara Campoamor plazan.