Aste Nagusi Piratako Flamenka guneko azken bazkaria izan da Xibaroena
Aste Nagusiari orduak gelditzen zaizkio eta Xibaro kofradiako kideek Flamenka gunean egindako bazkari batekin egin diote agurra. Eguerdiko 14:00etan 300 pertsona inguru bildu dira Flamenka gunean bazkaltzera eta piperrak eta errusiar entsaladillak bazkaldu dituzte. Sagardoa, ardoa eta ura izan dituzte edateko eta euskal presoen etxeratzearen aldarriak ikusi dira, Ez gaude denok esaldia jartzen zuen pankarta bat zintzilikatuta zegoelako. Xibaroena Aste Nagusian Flamenka gunean egin den azkeneko bazkaria izan da. Aurretik Abordatzeko bazkaria, Señora bazkaria, Herri bazkaria, Pirata Bihurrien bazkaria eta Gazte bazkaria egon dira. Bi urte luzeren ostean, Piratek arrakasta osoarekin antolatu dituzte Aste Nagusi Piratako bazkariak, denak giro paregabean igaro baitira.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren irudi bilduma jarraian ikusi dezakezue: