Gizon bat erreskatatu dute Urumea ibaian
Udaltzainek 24 urteko hondurastar jatorriko gizon bat erreskatatu dute Urumea ibaian, Zurriolako zubitik bota ondoren. Gertakariak goizeko 8:50etan izan dira eta Udaltzainak gizonezkoaren arrazoiak zeintzuk izan diren ikertzen ari dira. Udaltzaingoaren agente batek eta Ertzaintzaren beste batek ibaira salto egin dute gizonezkoa erreskatatzeko. Zubian zeuden beste agenteek Udaltzaingoaren Zodiak zerbitzua aktibatu dute eta hondartzaren sarreran dagoen uztaia bota diete. Ia 3 metroko olatuak zeuden eta erreskatea ez da erreza izan baina zodiakak bi polizia agenteak eta gizonezkoa onik atera ditu uretatik. Hiruak Agirre Lehendakariaren zubiko arrapalatik atera dituzte eta bertan anbulantzia batek gizon hondurastarra artatu du eta ospitalarea eraman du. Gizonaren arreba inguruan zegoen bere anaia laguntzen saiatzen eta espigoiko arroketatik onik erreskatatu dute.