Lapurreta eta liskarrengatik 10 atxilotu egon dira bart gauean
Donostiako Udalak atzo gauean lapurreta eta lesioekin amaitu diren liskarrengatik 10 atxilotu egon direla azaldu du. Bestetik, adierazi dute gauean ez dela ziztaden salaketarik egon. Aurtengo Aste Nagusian oraingoz 21 atxilotu egon dira, gehienak lapurreta eta erasoengatik eta ziztadengatik bost salaketa egon dira. Arratsaldean Salaketa Eguna egongo da Flamenka gunean eta bertan Aste Nagusiko eraso matxisten gaitzespena eta laburpena egingo da.