Mobilizazio feminista egingo dute Aste Nagusiko azkeneko larunbatean
Udaleko Aste Nagusiaren azken egunera iritsi gara. Salbuespeneko bi urteren osetan Aste Nagusia disfrutatzeko aukera izan dugu aurten eta Donostiako Piratek zein udalak amaiera paregabe bat eman nahi diote. Piratek Xibaroen bazkaria izango dute, Flamenka gunean, mobilizazio feminista bat ere antolatu dute, Aste Nagusiko erasoen laburpen, gaitzespen eta hausnarketa bat egiteko eta Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu eta Saioa Alkiza bertsolariak izango dira Trinitate plazan. Kontuan hartu behar da Piratek Aste Nagusiari benetako amaiera igandean emango diotela Irrikitaldiarekin.
Udalak antolatutako Aste Nagusian berriz, agurra emateko Agur Erraldoia izango da Zuloaga plazan eta Union Artesanak Agur Asteari antolatu du, danborrekin Aste Nagusiari agur esateko.
Jarraian gaurko egitaraua irakurri dezakezue:
Aste Nagusi Pirata
- 14:00: Xibaroen bazkaria, Flamenka gunean.
- 17:00: Bertso saioa Trinitate plazan: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu eta Saioa Alkaiza. Gai jartzailea: Unai Gaztelumendi.
- 18:00: Mexikortxo, Flamenka gunean.
- 19:30: Salaketa eguna, Flamenka gunean. Erasorik ez erantzunik gabe, ekimen herrikoia kontzertu gunean.
- 20:00: Afariak Trinitate plazan.
- 23:05: Dupla, Brava eta Alvva, Flamenka gunean.
- 23:05: Rukula, Trinitate plazan.
Udalak antolatutako Aste Nagusia:
- Egun osoa: PUZGARRIAK Katalunia plazan (Gros).
- 10:00-11:30: WATERPOLO ERAKUSTALDIA parte- hartzailea Donostiako Nautikoan.
- 10:30: PIRAGUISMOA. Zeharkaldia Paseo Berritik eta Zurriolatik Pasaiako portuko sarreraino. Irteera eta helmuga Nautikoko ontziralekuan.
- 11:00: ASTE NAGUSIKO XV. MARMITAKO LEHIAKETA Gipuzkoa plazan
- 11:30-14:30: “DONOSTIAKO HIRIA” ASTE NAGUSIKO GIZONEZKOEN IV. WATERPOLO TORNEOA (Finalak) Donostiako Nautikoan.
- 12:00-13:00: TRIKITILARIAK San Martin Merkatua girotzen.
- 13:30-14:30: MIRUA, pop musika Kursaaleko Erizainen plazan.
- 15:00: BELA ESTROPADEN ZEHARKALDIA badian, Paseo Berrian eta Zurriolan zehar. Irteera: moila berria.
- 15:00-20:30: WATERPOLO ERAKUSTALDIA parte-hartzailea Donostiako Nautikoan.
- 17:00: “BI IPUIN”, haurrentzat ikuskizuna Katalunia plaza (Gros).
- 18:00: ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Parte Zaharrean eta Erdialdean. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira
- 18:30: ANTIGUA BAND txaranga Gros auzoan.
- 18:30: JOSELONTXOS txaranga Loiolako Erriberetan eta Amara Berrin.
- 19:00: Musika Hamabostaldia EUSKADIKO ORKESTRA ETA ANDRA MARI ABESBATZA, Kursaal Auditorioan.
- 19:00-20:00: ESKULANGINTZA AZOKA. Agur ekitaldi sorpresa eta azokaren itxiera, Zuloaga plazan.
- 19:30: XXVII EGIAKO NAZIOARTEKO ESKUBALOI TXAPELKETA. C.D. Bidasoa- Limoges Handball Egiako kiroldegian.
- 19:30: MUSIKA BANDA EMANALDIA Boulevardeko kioskoan.
- 20:00: AGUR ERRALDOIA. ERRALDOIAK ETA BURUHANDIEN KONPARTSAREN AGURRA Zuloaga plazan.
- 20:00: MIRUA, pop musika Kursaaleko Erizainen plazan.
- 20:00-21:00: AGUR ASTEARI Konstituzio Plazan La Union Artesanaren laguntzarekin.
- 20:30: Hamabostaldia. Aintzinako Musika Zikloa. ENSEMBLE DIDEROT taldeak aurkezten du “Parisko Epaiketa”. San Telmo museoan.
- 22:45: SU ARTIFIZIALAK. AMAIERAKO IKUSKIZUN PIROMUSIKALA, VULCANO PIROTEKNIA (Madril) eskutik Kontxako badian.
- 23:30: ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA. Irteera: Miramar kaletik.
- 23:30: ODOLAREN MINTZOA, hardcore musika Allfonso XIII. Plazan (Antigua).
- 23:30: EVENING PRAYER TRIO, soul musika Aitzol parkean (Usandizaga institutoa-Amara).
- 23:30-03:30: KURSAAL GUNE ZABALA. DJ GAUA: JOSU RODRIGUEZ Kursaaleko Erizainen plazan.
- 23:45: GATIBU, rock musika Tomas Alba plazan (Sagues).