Bueltan dira Intxaurrondo Zaharreko jaiak

Irailaren 5etik 11era bitarte egingo dituzte Intxaurrondo Zaharreko jaiak. Bi urteko geldialdiaren ondoren, bueltan dira eta egitarau oparoa osatu dutela iragarri du jai batzordeak. “Auzotar zein lagun guztiok parte hartu eta gozatu dezagun”, gaineratu dute. Laster emango dituzte xehetasun gehiago.
2019an egin zituzten festak azkeneko aldiz, eta txupinazoaren eguneko kronika zein argazki galeria topatuko dituzue helbide honetan.