Dbusek 18 metroko autobus erabat elektrikoa probatuko du
Datozen egunetan Dbusek MAN markako 18 metroko autobus %100 elektriko eta zero emisioko bat probatuko du. Aurreikuspenen arabera, ibilgailua benetako zerbitzuan ibiliko da bidaiariekin Donostiako kaleetan hilaren 28ra arte, hasiera batean 17-Gros-Amara-Miramon linean zerbitzua emanez. Beste zenbait lineetan ere probatu ahalko da baldintza ezberdinetan bere emaitza ikusi ahal izateko.
MAN LION ‘S CITY E (18) modeloko ibilgailu %100 elektrikoa eta isila da, joan den martxoan Dbusen probetan ibili zena, eta orain udako baldintza zorrotzetan testatuko da, tenperaturak altuagoetan eta trafiko joan-etorri handiagoarekin. Autobusak duen motorizazioari esker, kontsumoa eta isurpen kutsatzaileak murriztu daitezke aurreko belaunaldiko ibilgailuekin alderatuta. Gainera, autobusa barruko zein kanpoko diseinuagatik nabarmentzen da. Barrualdean, erdiko plataforma eta gidariaren gunea zabalagoak dira, eta, ondorioz, bidaia askoz atseginagoa da, bidaiarientzat ez ezik, gidarientzat ere.
Ibilgailu %100 elektrikoekin lehenago egindako probetan bezala, proba hau Dbusen flota elektrifikatzeko prozesuaren aurreko fasean autobus elektrikoekin egiten ari diren probetako bat da. Izan ere, Next Generation funtsen bidez laguntzak eskatu zaizkio MITMAri (Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa) 19 autobus %100 elektriko erosteko (4.160.000 euroko diru laguntza jasoko da) eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari ere beste autobus elektriko bat gehiago erosteko (550.000 euroko diru laguntza jasoko da).