Easo abesbatzak girotuko du abuztuko Donostiatruk azoka
Datorren larunbatean, hilaren, Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo dute Easo plazan, 10:00etatik 14:00etara arte. Berritasun gisa, musika emanaldi bat egongo da. Easo abesbatzaren musika eskolako Ane Herrerok, Eli Herrerok eta Ainhoa Tabuyok osatutako gitarra eta ahots taldeak kontzertua emango dute 11:00etan.
Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatzen du, etxeko produktuei, hondakinak bihurtu baino lehen, beste erabilera bat eman ahal izateko. Parte hartzaileek etxean dauden eta jada erabiltzen ez diren produktuetatik onura ekonomikoren bat ateratzeko aukera izango dute, baita modu eskuragarriagoan erosteko ere. Produktu horien artean arropa, liburuak edo jostailuak egon daitezke.
Donostiatruken ohikoa denez, erosketaren bat egiten duten pertsonen artean, bi lagunentzako bazkari edo afari bat zozketatuko da Egiako Km0 jatetxe begano begetarianoan.