Eguzkik ohartarazi du uretako hegazti batzuk hilda agertu direla Urumean eta Kristinaenean

Azken egunetan uretako hegazti batzuk hilda agertu direla jakinarazi du Eguzki Erakunde Ekologistak. Urumea ibaian eta Kristinaenea parkeko urmaelean azaldu dira hegazti hilak. Batez ere, ahate arruntak eta etxeko ahateak direla gaineratu du Eguzkik.
“Informazio ofizialik ezean, ez dugu baztertzen inolako hipotesirik, besteak beste, botulismoa edo hegazti gripea izatea”, nabarmendu dute. Gipuzkoako Aldundia hildako hegaztiren bat jaso duela adierazi du erakunde ekologistak.