Eskulanen Etxeak dagoeneko zabaldu du denda berria Sarriegi plazan
Eskulanen Etxeak zabaldu ditu denda berriko ateak, Sarriegi plazako 10. zenbakian. Duela gutxi itxi zuten 1903tik Elkano kalean zuten lokala, eta atzo bertan ireki zuten berria. Lehengoa baino txikiagoa da, baina produktu berberak saltzen jarraituko dutela jakinarazi zion IRUTXULOKO HITZAri Ines Matxiarenak, nagusietako batek.
Kolore eta tamaina guztietako zintak, botoiak, artileak, hariak eta bestelako produktu ugari saltzen dituzte bertan. Esteka honetan irakur dezakezue uztailean, aurreko denda itxi baino lehen, Matxiarenari egin genion elkarrizketa.