San Telmo Gaua egingo dute larunbatean, Musika Hamostaldiaren harira
San Telmo Gaua egingo dute larunbatean, abuztuaren 27an, San Telmo Museoan. Oteiza eta Chillida erakusketa, klaustroa eta eliza irekita egongo dira gauez, 20:30etik 00:00etara.
Gau berezia Bach konpositoreari eskainiko zaio, Musika Hamabostaldiaren harira, eta zuzeneko musika Joxan Goikoetxea soinu jotzaileak eskainiko du. Gainera, argiztapen berezia, ikus-entzunezkoak eta taberna zerbitzua izango dira.