Deskontuak izango dituzten eskolarako artikuluak salgai jarriko ditu DSS Market Plaza plataformak
DSS Market Plaza plataformak, Donostiako Sustapenaren bidez, berriro jarriko du martxan Eskolara Itzuli kanpaina, %10eko deskontua izango duten 366 artikulurekin (hiru euro gehienez).
Gainera, kopuruari hamar euroko deskontua gehitu ahal izango zaio DSS Market Plazan egindako lehen erosketa bada, eta 12 eurokoa bigarren erosketa bada. Bi kasuetan, gutxieneko erosketa 30 eurokoa izango da.
Gaur egun, plataformak 230 establezimendu eta 5300 erabiltzaile ditu erregistratuta. DSS Market Plazaren kanpaina berri honek deskontuak izango ditu abuztuaren 25etik urriaren 6ra. Deskontua duten artikuluak www.dssmarketplaza.eus-en aurki daitezke. Alta emateko edo informazio gehiago jasotzeko, info@dssmarketplaza.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943-48 28 00 telefonora deitu.