Las Tipex eta Rukula Intxaurrondo Zaharreko jaietako kontzertuetan ariko dira
Intxaurrondo Zaharreko jaietako kontzertuen egitaraua aurkeztu dute eta sei taldek parte hartuko dute. Taldeak Las Tipex, DJ Fresa Morango, La Rekba, Rukula, DJ Buruberoki eta Xukelak izango dira. Jaiak irailaren 5etik 11ra izango dira baina kontzertuak soilik asteburuan izango dira, ostiraletik igandera, hau da, hilaren 9tik 11ra.
Jarraian kontzertuen egitaraua irakurri dezakezue:
Irailak 9
- 23:30: Las Tipex eta DJ Fresa Morango.
Irailak 10
- 23:30: La Rebka, Rukula eta DJ Buruberoki.
Irailak 11
- 17:30: Xukelak.