Newcastlek Isak 70 milioi eurogatik fitxatuko duela diote hainbat hedabidek
Realaren historiako salmenta handiena izango litzateke; klubak ez du baieztatu suediarraren agurra.
Isakek Bartzelonari egindako golaren ospakizuna, Anoetan (Argazkia: Reala) Alexander Isak aurrelari suediarrak Reala uzteko zurrumurrua zabaldu zen uda hasieran. Diario Vasco eta beste hainbat hedabideren arabera, Ingalaterrako Newcastle taldeak Isak fitxatuko du 70 milioi eurorengatik. Talde txuri-urdinak ez du horrelakorik baieztatu, momentuz.


