San Agustin eguna Artikutzara itzuliko da igandean
San Agustin egunean jendetza biltzen da Artikutzan urtero.Agurtzane Altuna Hiru urteren ostean, San Agustin eguneko ospakizuna Artikutzara itzuliko da igandean, Donostiako Udalak antolatuta. Egun osoan zehar bi txosna eta askotariko produktu artisauak salduko dituzten postuak egongo dira. Horrez gain, 11:30ean pilota partidak egingo dituzte: emakumeen partida bat eta gizonen beste bat. 17:30ean, herri kirolak izango dira: aizkolariak (emakumeak eta gizonak), Ipar Euskal Herriko kirolak eta harri jasotzaileak.


