Behobian parte hartzeko izen-emate orokorra agortu da
Behobia-Donostia lasterketa.Oier Arribas Ciria 2022ko Behobia-San Sebastian lasterketan parte hartzeko izen-emate orokorra agortu da eta orain itxaron zerrenda martxan jarri dute. Dortsal solidarioa eskuratu nahi dutenek eta patinatzaileek izen-emateko epea dortsalak agortu arte edo irailaren 20arte izango dute. Dortsal solidarioak eskuratzeko gutxienez 7 euroko dohaintza egin beharko da. Aurten Behobia-San Sebastian lasterketa azaroaren 13an izango da, pandemia osteko lehena. Lasterketa, urtero bezala, Behobian hasiko da eta Donostiako Bulebarrean amaituko da.


