Kristinaenea musikaz beteko da igandean
Bi urteko etenaldiaren ostean, Glad is the Day jaialdia Kristinaenea parkera itzuliko da igandean, hilaren 28an. Egia Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskik koordinatzen dute, eta aurtengoa seigarren aldia izango da. Egitasmoa 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren testuinguruan sortu zen, eta denbora gutxian erreferentziazko ekitaldi bihurtu da Donostian.
Doako sarrera izango du, eta hamasei musika taldek eta sortzailek hartuko dute parte jaialdian, 11:30etik 20:30era. Horrez gain, Dabadaba aretoan Mercadabadillo azoka egingo dute egun osoan zehar, eta jaialdia amaitzean, afterparty-ak egingo dituzte Dabadaban bertan eta Le Bukowskin.
Jarraian, jaialdiko egitaraua:
Agertoki nagusia:
- 11:30ean, Lurrin.
- 12:30ean, Teko Maisin.
- 13:30ean, 33EWE.
- 14:40ean, Lukiek.
- 15:50ean, Adios Amores.
- 17:00etan, Goxua’n Salsa.
- 18:30ean, Querakt Lahoz
- 19:40ean, Lie Detectors
Ruina Sonora agertokia:
- 11:30ean, La Mia Mari.
- 12:45ean, Hofe x 4:40.
- 13:40ean, Ben Yart.
- 14:20ean, Umami.
- 15:55ean, Ttrraaccaa.
- 16:50ean, Juicy Bae.
- 17:30ean, Topanga Kiddo.
- 19:00etan, MBODJ & Baba Sy.