Irlako Igeriketa Zeharkaldia egingo dute igandean
Irlako Igeriketa Zeharkaldia egingo dute igande honetan, abuztuaren 28an, Donostiako Kontxako hondartzan. Donostiako Atletikok antolatzen du, eta 23. aldia izango da aurtengoa.
Pandemiak eragindako hiru urteko etenaldiaren ondoren, ekitaldia “inoiz baino indartsuago datorrela” jakinarazi dute antolatzaileek, eta aurten 300 parte hartzaile baino gehiago izango ditu, haurrak zein helduak.
Haurren zeharkaldiak 600 metroko distantzia izango du eta 09:30ean hasiko da. Helduenak, aldiz, 3.000 metroko distantzia izango du eta 10:00etan hasiko da.