Urgullera igotzeko autobus zerbitzua berreskuratu dute
(Argazkia: Dbus) Gaurtik hilaren 31ra bitarte, 39. Urgull autobus linea erabili ahal izango da. Zerbitzua egunero eskainiko du Dbusek hilabete bukaerara arte. Ordutegiak eta geltokiak helbide honetan kontsultatu daitezke.


