12.000 lagun batu dira Glad is the day jaialdian
Egiako Kultur Etxeak, Dabadabak eta Le Bukowskyk koordinatuta antolatu da beste urte batez Gladis Enea parkean Glad is the day jaialdia. Hamasei talde eta artistek hartu dute parte, beroak eta giro onez beteriko musika jaialdi honen ediziorik jendetsuenean. Udalaren arabera, 12.000 lagunek parte hartu zuten goizetik iluntzera.
Etenik gabeko 9 orduko programazioak talentua eta nortasunez beteriko proposamen harrigarriak konbinatu zituen. Saltsa, punk eta rock estiloak, besteak beste, izan ziren inoiz baino koloretsuagoa eta anitzagoa izan zen Agertoki Nagusian. Trap, hip-hop eta doinu urbanoenek, berriz, publikorik gazteena dantzan jarri zuten Ruina Sonikoan.
Egunari hasiera emateko, Lurrin eta Teko Maisinek ongietorria eman zieten azokara hurbildu edo eta piknika muntatzeko itzalpeko tokirik onenak hautatzen ari ziren bisitari goiztiarrenei. Jarraian, Togoko 33 Ewe-ren afrobeatak bazkalordua girotu zuten eta Lukiek bizkaitarrak eta Adios Amores andaluziarrak eguzkia gorenean zegoela irten ziren agertokira.
Arratsakdean, Goxua´n Salsaren Iruñeko kolonbiarren erritmo latinoek eta Queralt Lahoz kataluniarraren hip hop eta bolero nahasketak harritu zituen bertaratutakoak. Lie Detectors taldearen rockarekin eta giroa freskatzen laguntzen zuten lehen euri tantekin agurtu zen jaialdia.
Ruina Sonicoak ere zortzi emanaldi hartu zituen, batez ere gazteenak liluratzen dituzten hip-hopari eta soinu urbanoei lotutakoak. Ben Yart, Hofe x 4:40, Topanga Kiddo, La Mia Mari, Juicy Bae, Umami, Ttrraaccaa eta MBODJ & Baba Syk parkeko gaztainondoen itzalean euren potentzia guztia erakutsi eta bertaratutako publikoa egun osoan zehar izan zuten dantzan. Gaua iristean, asteburua luzatu nahi izan zutenek Le Bukowski eta Dabadaban jarraitu zuten jaia.lbistea