Enaitz Goñi eta Ana Vega izan dira zeharkaldiko onenak
Santa Klara Irlako 23. Igeriketa Zeharkaldia egin zuten atzo, eguraldi beroarekin. Hiru urteko etenaren ostean, Donostiako Atletikok behar bezala egin ahal izan zituen helduen eta haurren probak. 300 igerilarik baino gehiagok parte hartu zuten. Haurrek 600 metroko distantzia egin zuten, eta helduek 3.000 metroko distantzia.
Helduen kategorian, Astigarragako Eñaitz Goñi eta Donostiako Ana Vega izan ziren denborarik onena egin zutenak. Gizonezkoen artean lehen donostiarra, berriz, Peru Alfaro izan zen. Bestalde, haurren kategorian Donostiako Ignacio Viñolas eta Zumaiako Maria Etxabe izan ziren azkarrenak.
Sailkapenak Donostiako Atletikoren webgunean kontsultatu daitezke.