Bidebietan ez dute zinema ziklorik eta musika jaialdirik antolatuko aurten
Bidebietako frontoian egin zituzten Zinebide zinema zikloko proiekzioak 2021ean. (Argazkia: Bidebieta-La Paz bizilagunen sarea)Bidebieta-La Paz bizilagunen sarea Bidebieta-La Paz bizilagun taldeak antolatuta, Zinebide zinema zikloa eta Musikauzoan musika jaialdia antolatu zituzten iaz Bidebietan, baina sare sozialetan jakinarazi dutenez, aurten ezin izango dute halakorik antolatu. Azaldu dutenez, “arazo teknikoengatik eta aurrekontu arazoengatik” utzi behar izan dituzte bertan behera bi egitasmoak, eta nabarmendu dute espero dutela 2023an berrartu ahal izatea. Era berean, eskerrak eman dizkiete egitasmoekin bat egiteko interesa agertu duten herritarrei.
Iazko irailean antolatu zuten Zinebide Bidebietako lehenengo zinema zikloa, eta lau film proiektatu zituzten bi egunetan. Antolatzaileak “oso pozik” agertu ziren zikloak auzoan izan zuen harrerarekin. Ondoren, urrian, Musikauzoan musika jaialdia antolatu zuten, hori ere estreinakoz. Bi asteburu hartu zituen, eta lau kontzertu izan zituzten guztira.


