Dario Brizuela donostiarrak Eurobasketa jokatuko du
Espainiako selekzioak Dario Brizuela eskolta donostiarra Eurobasketa jokatzeko deitu du. Brizuela prestakuntza partidetan taldeko hirugarren saskiratzailea izan da, partidu bakoitzeko bederatzi puntu egin baititu. Horregatik, Sergio Scariolo hautatzaileak Eurobasket txapelketako deialdian sartu du. Brizuela joan den urteko Tokioko Joko Olinpikoetatik kanpo gelditu zen, beraz, oraingoan Espainiako selekzioarekin debuta egingo du txapelketa ofizial batean. Jokalari donostiarrak debuta ostegunean egin dezake Bulgariaren aurkako partiduan, Tibilisin, Georgiako hiriburuan.